Saltoki txpeldunorde izan zen taldekako gizonen, emakumeen eta 23 urtez azpiko emakumeen kategorietan, txapeldun 23 urte azpiko gizonen lehian eta Joan Waegerrek brontzezko domina irabazi zuen 23 urtez azpikoen liga nazionalean. Gauzak horrela, talde nafarrak 1. postua mantentzen du emakumeen lehenengo mailako liga nazionalean.
Larunbatean, Sorian lehiatuak izan ziren Espainiako Duatloi Txapelketetako liga nazionaleko 3. jardunaldiko txapelketak. Proba banakako erlojuaren kontra jokatu zen, eta 10 segundotik behin bi kirolari atera ziren, osasun-egoera zela eta duatleten arteko segurtasun-distantziak errazteko. Ohikoa denez, 5 kilometro oinez, 20 kilometro ziklismo eta beste 2,5 kilometro oinez egin ziren.
Saltoki-Trikideak taldeak liga nazionalerako lehen postuetan egotea lortu zuen. Gaur egun, lehen postuan dago, bai gizonezkoen bai emakumezkoen kategorian. Emakumezkoen kategorian, Saltoki taldeak Marina Echenique, Besaide Astobiza, Claudia Martinez, Andrea Mediero, Laura Aparicio eta Sandra Piera aurkeztu zituen. Bereziki Mediero eta Piera nabarmendu ziren, 7. eta 8. izan baitziren. Gainera, Besaide Astobizarekin batera 2. postua lortu zuten taldeka. 23 urtez behekoen kategorian, Marina Echenique, Laura Aparicio eta Claudia Martinezek ere lortu zuten zilarrezko domina.
Gizonezkoen kategorian, lasterketa ustekabez beteta egon zen, formatu-aldaketa dela eta; izan ere, txirrindularien segmentuan ezin zen “gurpilean” ibili, eta, ondorioz, bizikletaren tarteak garrantzi handiagoa hartu zuen formatu horretan ohikoa denarekiko. Saltokietako onena Joan Waeger izan zen, 6. absolutua eta 3. sub23. Roger Manyà eta Adrien Latestere txapeldunorde absolutuak izan ziren, eta Wager, Manyà eta Unai Sagarzazuk 23 urtez azpiko Espainiako txapelketa lortu zuten. Hossain Kaanache, Unai Sagarzazu, Marcos Yaniz eta David Vargas taldeak osatu zuten.
Emaitza horiek emakumeen liga nazionala menderatzen jarraitzeko balio dute, azaroaren 14an eta 15ean Avilesen jokatuko diren azken bi jardunaldiak falta baitira. Gainera, urriaren 25ean, igandea, Distantzia Ertaineko Espainiako Duatloi Txapelketa izango da, eta Nafarroako klubeko duatletak modalitatearen titulu nazionala lortzeko borrokatuko dira.