Joan den ostiralean, abuztuaren 14an, Espainiako Triatloi Sprint Txapelketan abuztuaren 22an parte hartuko duten triatletek txapelketa hori prestatzeko entrenamendu-jardunaldia egin zuten.
Jardunaldia Allozko urtegian eta inguruetan izan zen. Hiru diziplinak elkarren segidan praktikatu ziren, lehiaketa-erritmoan eta trantsizio azkarrekin.
Arratsaldean, lehen urteko haurren eta kadeteen txanda izan zen, eta beren gaitasunetara egokitutako entrenamendua egin zuten, hiru diziplinak berriro praktikatuz.
Parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko, eta Nafarroako triatloi-kluben (triatleten zein entrenatzaileen) parte-hartzea sustatzeko dinamikari jarraiki, Tuterako Campoamor Kirol Klubeko (Miguel Mellado) eta Aranguren ibarreko (Alberto Azpilicueta) entrenatzaileek parte hartu zuten ekitaldian.