Konfinamendu-aldi luze baten ondoren, uztailaren 3an, Nafarroako Triatloi Federazioak berriro ekin zion talentu gazteak hobetzeko programari.
Topaketa honetan goizez bildu ziren azken urteko kadete kategoriako 12 triatleta, juniorrekin eta 23 urtez azpikoekin batera eta goizez, lehenengo eta bigarren urteko haur eta kadete mailetako 14 triatleta.
Hobekuntza Programan zazpi haur sartu ziren lehen aldiz. Oraingo honetan, Joseba Goikoetxea, Lizarrako Tri Ur-Gaziako entrenatzailea, eta Miguel Mellado, Tuterako Campoamyko entrenatzailea, izan ziren entrenatzaile gonbidatuak. Triatletak ur irekien entrenamenduarekin hasi ziren, goizeko txandakoek 2600m egin zuten eta 2300m arratsaldekoek, teknika, orientazioa, oinetan igeri egitearen teknika eta buia biratzearena landuz. Igeriketa amaitu ondoren, 8 kilometroko (goizeko txanda) eta 4 kilometroko (arratsaldeko txanda) korrika entrenamendua egin zuten urtegi inguruetan. Zalantzarik gabe, bai entrenatzaileak, bai parte-hartzaileak aho-zapore onarekin geratu ziren.