TRIATLÓN Hace 6 años

Triatloi Hobekuntza Programako jarduera (martxoak 8)

Triatloi Hobekuntza Programako jarduera (martxoak 8)

Joandako martxoaren 28an, kadete, junior eta senior kategorietako hainbat taldeko 23 triatletek parte hartu zuten Triatloi Hobekuntza Programako jarduera berri batean. Modu berean Anstoain eta Oberena triatloi taldeetako bi kide eta bi entrenatzaile gonbidatuak izan ziren parte har zezaten.

Azkoiengo Naturalium Medizina eta Elikadura Zentroko  Psikoneuroinmunologiako espezialista den Lorena Cervantesek formakuntza oso interesgarria eman zuen. Hain zuzen ere, triatloiko elikaduraz mintzatu zuen eta heste-flora eta fermentatuak indartzeko teknikak eman zituen. Honetaz gain, kirol honi egokitutako bi ereduzko menu (entrenamendukoa eta lehiaketakoa) ikusi ziren.

Larrabide Estadioan izandako saio honetan, formakuntza bukatu ondoren, triatletek txirrindulak jarri zituzten arraboletan txirrindulatik oinezko lasterketara pasatzeko transizioak lantzeko ordu bat eta erdiko entrenamendu dibertigarri baten bidez. 


📸 Más imágenes