3. Jaurdunaldia eta Finala: Nafarroako Mendiko Arku Tiraketa
Txapelketa 2026
1. Txapelketaren lekua eta ordutegia:
1.1. Txapelketa Tutera Klubaren ibilbidean izango da, 2026ko maiatzaren 17an.
Zelaiaren koordenatuak
AURREIKUSITAKO ORDUTEGIA:
08:00. - Harrera, materialaren azterketa eta puntuazio-orrien banaketa.
08:30. - 24 ituko ibilbidearen hasiera
13:00. - Puntuazioen ematea.
13:30. - Proba kanporatzaileen hasiera
14:30. - Sarien banaketa..
Ordutegi hauek behin-behinekoak dira eta baliteke txapelketaren beharren arabera aldaketak izatea.
2. Parte-hartzea.
RFETA-ko lizentzia nazionala edo Lurraldeko Homologatua indarrean duten kirolariek har dezakete parte, Lehiaketa eta Diziplina-Batzordeak edota Organo Gorenak zigortu ez baditu.
Hala ere, Nafarroako Txapeletako sailkapenerako bakarrik Nafarroko lizentzia duten kirolarien puntuazioak hartuko dira kontuan.
3. Izen-ematea:
3.1. Hurrengo estekan egingo da izen-ematea.
IZEN-EMATEA
3.2. Izen-emateko epea irekita egongo da zirkular honen argitaratzearekin eta igandean maiatzaren 10ean itxiko da, 23:59etan.
3.3. Izen-ematearen prezioa 10 € dira Nafarroan federatuta daudenentzako eta 20 € Nafarroatik kanpo federatuta daudenentzako.
3.4. KONTUZ: Izena ematerakoan ez bazaizu justifikanterik iristen emandako emailera, izena ematea ez da zuzen egin. ANTOLATZAILEAREKIN HARREMANETAN JARRI.
4. Gehienezko parte-hartzaile kopurua.
4.1. Gehienezko parte-hartzaile kopurua 96 kirolari izango da.
4.2.Nafarroko lizentzia dutenek izango dute lehentasuna izena ematerakoan. Beste federazioetako kirolariak itxaron zerrendan geldituko dira izena ematearen epea amaitu arte. Ondoren, libre geratu diren plazak beste federazioko izen-emateekin beteko dira eta hauek egindako ordenaren arabera hautatuko dira. Jakinaraziko da.
4.3.Izen-emate kopurua erabilgarri dauden plazak baino altuagoa bada, izen-emateen ordenaren bidez erabakiko da.
4.4. Plazen erabilgarritasun faltarengatik onartu ez diren izen-emateei dirua itzuliko zaie eta posta elektroniko bitartez abisatuko zaie.
5. Txapelketaren garapena.
5.1. Maila eta klase guztiek W.A.-ren Araudiak dioen distantzietara jaurtiko dute.
5.2. Txapelketak 3 gezi bota behar zaien 24 ituko ibilbide 1 izango du, 12 distantzia ezagun eta 12 distantzia ezezagunekin.
6. Kanporatze-probak
Sailkapen txanda amaitutakoan, sailkapen bat erabiliko da kanporate-probak zehazteko .
6.1. Kanporatze-proben Formatua:
Kanporatze-probak final laurdenekin hasiko dira.
Final laurdenak (1/4), 3 gezi bota beharreko 6 itu.
Final erdiak (1/2) eta finalak, 3 gezi bota beharreko 4 itu.
Kanporatze-probetan kirolariek izango duten gehienezko denbora 120 segundu izango dira 3 geziak
botatzeko.
7. Informazio Orokorra
7.1. Inori ez zaio tiro eremura sartzen utziko behar bezalako akreditaziorik gabe. Klub entrenatzaileek akreditazioa eskatu beharko dute beren klubeko kirolariak erregistratzerakoan.
Entrenatzaileen akreditazioa eskatzeko, eskatzaileek gutxienez RFETA Irakasle, INDJ Kirol Hastapen edo ziurtagiri handiagoak izan behar dituzte, edo JDN-NKJ-k entrenatzaile edo entrenatzaile laguntzaile gisa aitortuak izan behar dituzte.
7.2. Ikusleak onartuko dira.
Txemari Zurbano Peñas
NATF-ko Zuzendari Teknikoa