Ondorengo lerroetan 2026ko Aretoko 3Dko Nafarroako Txapelketaren eta Arco Tudelaren 30. Urteurrenaren Txapelketaren zirkularra irakur daiteke
1. Txapelketaren lekua eta ordutegia:
1.1. Txapelketa Corellako Miguel Indurain Udal Kiroldegian izango da, 2026eko urtarrilaren 11an.
Zelaieko koordenatuak
IGANDEA
08:30. - Harrera, materialaren azterketa eta puntuazio-orrien banaketa.
09:00. - Praktika txandak.
13:00.- Txapelketaren hasiera.
Sailkapen-txandaren ondoren, Arco Tudelaren 30. Urteurrenaren Sariaren irabazleak izendatuko dira.
Izendapenen ondoren, Nafarroako Aretoko 3D Txapelketaren kanporaketa probak hasiko dira final laurdenetatik hasita irabazleak izendatu arte, eta sarien banaketa egingo da.
Ordutegi hauek behin-behinekoak dira eta baliteke txapelketaren beharren arabera aldaketak izatea.
2. Parte-hartzea: RFETA-ko lizentzia nazionala edo Lurraldeko Homologatua indarrean duten
Kirolariek har dezakete parte, Lehiaketa eta Diziplina-Batzordeak edota Organo Gorenak zigortu ez badituzte. Hala ere, Nafarroako Txapeletako sailkapenerako bakarrik Nafarroko lizentzia duten kirolarien puntuazioak hartuko dira kontuan.
30. Arco Tudelaren Taldearen 30 Urteurrenaren Sariarako parte hartzaile guztien puntuazioa hartuko da kontuan, federazioa zein den kontuan hartu gabe.
3. Izen-ematea:
3.1. Hurrengo estekan egingo da izena ematea.
ESTEKA
3.2. Izena emateko epea irekita egongo da zirkular honen argitaratzearekin eta igandean urtarrilaren 4an itxiko da, 23:59etan.
3.3. Izena ematearen prezioa 10 € dira Nafarroan federatuta daudenentzako eta 20 € Nafarroatik kanpo federatuta daudenentzako.
3.4. KONTUZ: Izena ematerakoan ez bazaizu justifikanterik iristen emandako emailera, izena ematea ez da zuzen egin. ANTOLATZAILEAREKIN HARREMANETAN JARRI.
4. Gehienezko parte-hartzaile kopurua.
4.1 Gehiegizko parte-hartzaile kopurua 96 kirolari izango da.
4.2. Nafarroko lizentzia dutenek izango dute lehentasuna izena ematerakoan. Beste federazioetako kirolariak itxaron zerrendan geldituko dira izena ematearen epea amaitu arte. Ondoren, libre geratu diren plazak beste federazioko izen-emateekin beteko dira eta hauek egindako ordenaren arabera hautatuko dira. Jakinaraziko da.
4.3.Izen-emate kopurua erabilgarri dauden plazak baino altuagoa bada, izen-emateen ordenaren bidez erabakiko da.
4.4. Plazen erabilgarritasun faltarengatik onartu ez diren izen-emateei dirua itzuliko zaie eta posta elektroniko bitartez abisatuko zaie.
5. Txapelketaren garapena.
5.1. 24 ituko ibilbidea egingo da (2 gezi gehenez 90”) lerro batean kokatuta. Tiro ordena AB/CD izango da aretoan bezala, txandakatuz. Denbora epaileek kontrolatuko dute, arkulari guztiek aldi berean jaurti dezaten.
5.2. Nafarroako Txapelketako kanporatze-probak final-laurdenetatik hasiko dira kategoria guztietan, beti ere probaren bat baldin balego.
Hortaz, kategoria bakoitzeko Nafarroako lizentzia duten lehenengo 8 arkulariak pasako dira kanporaketa probetara, puntuazio bateratuaren bitartez erabakiko direnak.
- Final 1/4, finalaurrekoa eta finala: 4 itu / 2 gezi bakoitzeko/ gehienez 60”
5.3. Arco Tudelaren 30. Urteurrenaren Sariaren irabazleak sailkapen-txandan lortutako postuarengatik izendatuko dira kategoria bakoitzean.
6. Ohar orokorrak
6.1. Akreditaziorik gabeko pertsonei ez zaie sarrera onartuko jaurtiketa eremura.
Klubetako entrenatzaileek haien akreditazioa eskatu beharko dute haien kirolarien izen- ematearen momentuan. Teknikoen akreditazioa eskatu ahal izateko, gutxienez hurrengo tituluetako bat izan beharko du: RFETA Monitorea, NKI-ko edo maila goreneko Kirol-monitorea edo JDN-NKJ-ek aitortzea entrenatzaile edota entrenatzailearen laguntzaile bezala.
6.2. Publikoa onartuta dago.
Txemari Zurbano Peñas
NATF-ko Zuzendari Teknikoa