TENIS DE MESA Hace 3 meses

Mahai Tenisaren eguna Tafallan

Mahai Tenisaren eguna Tafallan

Abenduaren 27an, Tafallako Eskualdeko frontoian, "Mahai Tenisaren Eguna" ospatu zen goizeko eta arratsaldeko saioetan. Nafarroako Mahai Tenisaren Federazioak antolatu zuen ekitaldia, INDAFen (Nafarroako Gobernua) eta Tafallako Udalaren laguntzarekin.

Beste behin ere, Aimar Estomba izan zen jokalari nabarmenena, bitan txapelduna; baina Pablo Martinez eta Leire Ochoa ere izan ziren protagonistak.

Goizean zehar txikien kategorietan lehiatu ziren eta Pablo Martinez eta Aimar Estomba izan ziren txapeldun, hurrenez hurren. Eta, arratsaldean, 16 urtetik gorakoen Federatu Gabeko kategoria, Federatuena eta emakumeena burutu ziren. Txapeldunak David Leza, Aimar Estomba eta Leire Ochoa izan ziren.

Partidarik lehiatuena eta ondo jokatutakoa Federatuen finalekoa izan zen, non Aimar Pablori gailendu baitzitzaion hurrengo tanteoa izanez: 10-12/ 11-6/ 13-11/ 14-12.

Ospakizun honekin, INDAFek diruz lagundu duen 2025eko Federazioaren Hedapen Plan bat ixten da.

Mahai Teniseko ekitaldi honen helburua Tafallako zaleak mugiaraztea izan zen, urte osoko iraupeneko jarduera antolatzeari begira.

** Honekin batera doan PDFan ikus daiteke jardunaldiko Ohorezko Koadroa.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados