Atzo, hilak 6, Nafarroako Gobernuaren 2019ko Nafarroako Kirol Sarien Gala ospatua izan zen Baluarten.
Gure Paula Remirezek "Arbitro Onena"-ren saria jaso zuen. Gauzak horrela, kanpoan arbitratzen egon arren, Turkitik itzulerako bidaia aurreratu zuen esker ona jasotzeko.
Senitarteek, lagunek eta Nafarroako Taekwondo Federazioko presidente Mª Angeles Urmenetak lagundu zioten.
Zorionak saridun guztiei eta batez ere, Paulari!