Espainiako Taekwondo Txapelketa Absolutua lehiatua izan zen joandako larunbatean, hilak 1, Torrelavegan. Nafarroako Federazioko Kirol Zuzenari Mikel Martinezek gidatutako espedizioak 11 kide (6 neska eta 5 mutil) eta Mikel Arrondo, David Garcia eta Marco Echeverria teknikarien laguntza izan zituen.
Emaitzarik onena gizonen 54 kilo baino gutxiagokoen kategorian lortu zen Ruben Vicentek brontzezko domina irabazi baitzuen.
Modu berean, kontuan izanda absolutu kategoriako txapelketak duen maila, bezain arrakastatsuak dira Aitor Nsangu, Nizar Chidmi, Nora Kabbaj, Irati Irigoien, Maialen Carvalho eta Alison Forgan taekwondistek lortutako 5. posizioak.
Arbitro nafarrak ere izan genituen txapelketa honetan Tiago Martinsek eta Diego Ardanazek epaile lanak egin zituztelako borroka modalitatean eta Aitziber Gorraizek eta Ioritz Ciak Poomsaen.
Zorionak guztiei!