Pasa den urtarrilaren 19an Nafarroako Taekwondo Federazioak antolatu zuen Larrabideko Borroka-arteak aretoan Emakumea eta Kirolaren VI. jardunaldia. Bertan 26 emakumek parte hartu zuten, haien artean aipatutako federazioaren presidentea Mª Angeles Urmetena.
Jardunaldi hauek genero-indarkeriaren eta arrisku egoeren kontrako ahalduntzea, autodefentsa eta autobabesa indartzeko sortu ziren; hala nola genero berdintasuna sustatzeko ere.
Oraingo honetan, kurtsoa Rosa Acevedo Solak eman zuen, Taekwondoko praktikatzaile ohia eta Madrilgo Borrokako Federazioko Emakumeen Defentsa Pertsonaleko eta Autobabeseko 7. DAN Maisu kolegiatua. Horrez gain, Autobabeseko eta Emakumeen Defentsa Pertsonaleko irakasle aditua da Gaztela Mantxako Unibertsitatean.
Rosak "beldur geldiarazlea" garaitzeko eta haren aurrean jarduten jakiteko modua erakutsi nahi izan zien parte-hartzaileei. Autobabeseko eta autodefentsako praktikak ere erakutsi zituen, eguneroko erabilerako objektuak erabiliz, hala nola boligrafo bat edo aterki bat.