TAEKWONDO Hace 6 años

Zazpi domina San Ferminen oroimenez

Zazpi domina San Ferminen oroimenez

Nafarroako selekzioak bi zilarrezko domina eta bost brontzezko domina irabazi zituen kadete, junior eta 21 urtez azpiko kategorietako Espainiako Borrokaldi Txapelketan

Lehiaketa hau Valladolideko Pisuerga kiroldegian gauzatu zen uztailaren 6an eta 7an. Nafarroako Taekwondo Federazioak 31 lehiakide eraman zituen, 19 neska eta 12 mutil eta Mikel Martínez federazioko kirol teknikariak ondorengo teknikarien taldea zuzendu zuen: Ainhoa Simón, Luismi Morales, Marko Echeverría, Mikel Arrondo eta David García.

Lehenengo lau dominak

Uztailak 6 juniorrak eta kadeteak aritu ziren eta gure ordezkariak lautan igor ziren podiumera.

Kadeteak:

- Eneko Navascués txapeldunorde izan zen 53 kilo baino gutxiagoko kategorian. Soilik José Mª García madrildarrak irabazi zuen nafarra.

Azahara Tretok (-51 kg) eta Aimar Valenciak (65 kg) brontzezko domina lortu zuten.

Juniorrak:

Alejandra Lacunzak (-46 kg) brontzezko domina eskuratu zuen.

Hiru sari gehio 21 urtez azpiko kategorian

Uztailaren 7an lehiakatu zuten eta 21 urtez azpiko taekwondista nafarrez gain, junior mailako sei kidek parte hartu zuten kategoria honetan.

Aitor Nsangu txapeldunorde izan zen 58 kilo baino gutxiagoko kategorian. Finalean, iazko Espainiako Txapeldunari zaila jarri zion arren, Alicanteko Hugo Arillok 13/7 irabazi zuen.

Irati Irigoienek eta Nora Kabbajek brontzezko domina bana ekarri zuten etxera. Lehenak 62 kilo baino gutxiagoko kategorian lortu zuen, eta bigarrenak, 73 kilo baino gutxiagokoen lehiaketan.

Tiago Martins, Ioritz Cía, Eider Arbizu eta Raquel Puyales arbitro nafarrek eta Nafarroako Taekwondo Federazioko Arbitraje Zuzendaria den Aitziber Gorraizek parte hartu zuten lehiaketan ere bai.

Emaitza osoak kontsulta ditzakezu erantsitako dokumentuetan

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados