Larunbat honetan, ekainak 1, Taekwondoak bere tokia izango du Brittilia Guraso Elkarteen Federazioak antolatutako “The Great Spring Party” izeneko festan.
Ekitaldi honetan Nafarroan British eta PAI programak dituzten ikastetxeak eta institutuak bilduko dira.
Aurten 4. edizioa ospatuko dute eta Atarrabiako Lorenzo Goicoa I.P.-an izango da. Taekwondo Federazioak lagunduko du kirol gune bat izaten beste kirol federazioekin batera. Modu honetan, parte hartzaileek kirol desberdinak probatu ahalko dituzte.
Sustapenaren sentsu honetan, jakinarazi nahi dizuegu Nafarroako Gobernuak San Ferminetan antolatzen duen "KirolAri" gunean egongo garela. Laster egunei eta ordutegiei buruzko informazioa bidaliko dugu.