TAEKWONDO Hace 6 años

ENTRENAMENDU MALAGAN

ENTRENAMENDU MALAGAN

BATERAKO ENTRENAMENDU MALAGAN

Apirilaren 19tik 21ra Nafarroako Borrokaldi Selekzioek federazio andaluziarrak antolatutako Stage-a gozatu dute INJUVE Mollinan.

Guztira 110 kirolarik parte hartu dute esperientziak partekatzen elkarrekin bai entrenamenduetan bai entrenamenduetatik kanpo. Hain zuzen ere, aurre-kadete, kadete, junior, 21 urtez azpiko eta senior kategoriako kideak ziren.

Nafarrekin batera, Valentziako selekzioen kide, Kataluniako klub bat, herri honetako 21 urtez azpiko kategoriako selekzioa eta FAT-eko entrenamendu talde bat aritu dira. 

Intentsitate handiko egunak izan dira eta kirolariak eta tekinikariak pozik amaitu dira kirolaren ikuspuntutik, baita pertsonalaren arlotik ere.

Nafarroako Federazioaren partez, eskerrak eman nahi dizkiogu Andaluziako Federazioari eta zoriontzen dugu talde tekniko erraldoiak zuzendutako ekitaldiarengatik.

📸 Más imágenes