Nafarroako Kirol Jokoetako Fase Finala lehiatua izan zen joandako larunbatean, hilak 6, Arrosadia Udal Kiroldegian non 20 klubako 120 lehiakidek parte hartu zuten kimu, haur, kadete eta junior kategorietan.
Taldekako lehian Mendialdeak distiratu zuen zortzi kategorietatik hirutan irabazi zituelako. Berriozarko taldeak arerioek baino puntu gehiago lortu zituen emakumezkoen teknikan eta emakumezkoen kadete eta gizonezkoen junior kategorietako borrokaldietan.
Egusibar bigar izan zen gizonezkoen haur eta kadete kategorietako borrokaldietan irabazteari esker.
Haien atzean, hiru taldek garaipen bana lortu zuten: Bargagain, Castejón eta Gares. Gareskoak hoberenak izan ziren teknikan, erriberatarrak emakumezkoen junior kategoriako borrokaldian eta altsasuarrak emakumezkoen kimu kategoriako borrokaldian.
Banakako izen propioen artean azpimarratu ahal dira Iker Celayaren (Gares TKD) eta Nicole Forganen (Mendialdea) izenak. Biek bi modalitateak irabazi zituzten. Ikerrek gizonezkoen haur kategorian, eta Nicolek emakumezkoen kadeteen lehian.
Argazkiak eta bideoak ondorengo esteken bidez:
https://bit.ly/2KluLjl
https://www.taekwondonavarra.com/videos/