Kadete, junior eta senior kategorietako Nafarroako Borrokaldi Selekzioen etrenamendua izan zuten larunbatean Espainiako Txapelketak prestatzeari begira. Goizez, lan tekniko-taktikoa izan zuten, eta arratsaldez, beste lurraldeetako borrokalarien kontrako borrokaldiak aurpegiratu zituzten. Guztira 40 kirolari eta 10 teknikari bildu ziren.
Gure teknikari Luis Miguel Moralesek eta Ainoha Simónek kadete taldea zuzendu zuten eta Echeverríak, Mikel Arrondok eta David Garcíak junior eta senior kategoriakoak.
Modu berean kronometratzaile batzuek lagundu zuten jardunaldian.
Beste aldetik, igandean 23 txikik poomsae entrenamendua izan zuten. Gauzak horrela, Sandra Echeverríak eta Yesenia Garcíak zuzendutako saioan, txikienak gogoz eta ilusioz aritu ziren gure kirolean lehendabiziko aldiz.
ARGAZKI GALERIA