2019ko "Taekwondo Europe G1 Open Multi European Games"-en bigarren proba lehiatua izan zen joandako asteburuan Sofian (Bulgaria). Txapelketa honek hainbat kategoriako Europako Txapelketetara zuzenean sailkatzen zuenez, maila handiko ekitaldia izan zen.
Altsasuko Bargagain klubako 4 kirolarik parte hartu zuten paper bikaina sinatzen. Izen propioen artean, Erkuden Morenorena azpimarratu ahal dugu brontzezko domina irabazi zuelako. Lehenengo borrokaldian ordezkari greziarrari gailendu zion, bigarrenean errurisar taekwondista bat gainditu zuen eta bere azken dueluan, azken segundoetan galdu zuen gaurko Europako brontzezko domidunaren aurka.
Modu berean, Irati Irigoienek lan ona egin zuen gero kategoriako irabazlea izan zenaren kontra galtzen urrezko puntuan.
Gauzak horrela, primerazko emanaldia talde altsasuarrak protagonizatu zuena domina bat ekarriz maila handiko txapelketa honetatik.
ZORIONAK!