Senior kategoriako Espainiako Txapelketa lehiatua izan zen joan zen asteburuan Alicanteko Pedro Ferrandiz Pabilioian bai Poomsae, bai Borrokaldi modalitateetan.
David Garcia, Mikel Arrondo eta Marco Echeverria teknikariek zuzendutako 16 kirolariko taldeak 7 brontzezko domina ekarri zituzten etxera.
Ruben Vicentek lehendabizikoa irabazi zuen 54 kilo baino gutxiagoko kategoriako borrokaldian. Paper bikaina nafarrak sinatutakoa baina finalera iristeko norgehiagokan ez zuen zorterik izan urrezko puntuan galdu zuelako.
Modu berean, Paula Remirez eta Iñigo Fernandez bitan igo ziren podiumera. Gure emakume arbitro internazionala hirugarren izan zen Poomsaeko senior 2 kategorian eta bikoteen bi kategorian. Iñigok bere partez, berdina egin zuen 17 urtez gorako binakako lehiaketan eta boskoteen lehian.
Poomsae-ko dominadunen zerrenda:
• Senior 2: Paula Remirez
• Binakako 2: Jesus Gonzalez eta Paula Remirez
• Emakumezko 18 urtez gorako Free Style: Raquel Gonzalez
• 17 urtez gutxiagoko binakakoa: Jone eta Unai Etxeberria
• 17 urtez gorako binakakoa: Iñigo Fernandez eta Lorena Garces
• Boskotea: Adrian Valverde, Leyre Gortari, Iñigo Fernandez, Jone Bacaicoa eta Unai Valverde.
Nahiz eta podiumera ez igo, beste kategorietako ordezkariak finaletara pasatu ziren eta dominak eskuratzeko borrokan egon ziren.