TAEKWONDO Hace 7 años

Tokiori begira

Tokiori begira

2 arbitro nafarrek parte hartuko dute Moskuko ikastaro aurre-olinpikoan. Bertan, Tokiorako txartelak lortu ahalko dituzte.

 

Munduko Taekwondo Federazioak Paula Remírez eta David García Ros hautatu dituzte Moskun martxoaren 1etik 4ra izango den ikastaro aurre-olinpikoan parte har dezaten. Modu honetan, 2020. urteko udan izango den Tokioko Joku Olinpikoetako 30 plazetatik, bi lortu ditzakete.  

 

Guztira, hiru topaketa programatu dira. Moskun, Europako 75 arbitrok eta 25 afrikarrek parte hartuko dute. Gero, Amerikakoa izango da. Bertan, beste 60 arbitro hautatuko dituzte. Azkenik Asiako eta Ozeaniako 100 epaile bilduko dira Txinan izango den ikastaroan. Guztira, 260 arbitro izango dira 30 plazarako.

 

Gure ordezkariek araubideari buruzko azterketak, azterketa praktikoak edota egoera errealak gainditu beharko dituzte lehenengo fasea pasatzeko.

 

Gutxi izango balitz, lehenengo fasea gainditu eta gero, derrigorrez parte hartu beharko dute txapelketa internazional batzuetan. Horregatik, libre izatea oso garrantzitsua izango da.

 

Ondoren, beste kanpaldi aurre-olinpikoetan bildu beharko dira 30 onenak hautatuak izan arte.

 

Bide luzea eta zaila Paulak eta Davidek aurpegiratzen dutena. Haien artean, beste bi espainiar daude: Alicanteko Ana López eta Kanariar Handiko Camilo Alemán.

📸 Más imágenes