TAEKWONDO Hace 7 años

8 domina nafarrentzat Zaragozako Irekian

8 domina nafarrentzat Zaragozako Irekian

Joan zen larunbatean, hilak 19, Zaragoza Huruko Ibercaja IV. Ireki Internazionala lehiatua izan zen Aragoiko hiriburuan. Denboraldiko lehendabiziko proba honetan Nafarroako Taekwondo Federazioko 23 lehiakidek parte hartu zuten (16 neska eta 7 mutil). 10 klub nafarreko ordezkariek lan bikaina sinatu zuten 8 domina ekarriz: urrezko domina bat, bi zilarrezko domina eta bost brontzezko domina.

 

Alison Forganek lortu zuen emaitzarik onena emakumezko junior kategoriako 55 kilo baino gutxiagoko lehiaketan. Final laurdenetan Tahis Martinez Rubi taldeko kide katalana gainditu zuen, finalerdian Laura Bonalsi (Badalonako Taekwondo Nazaret Kluba) gailendu zion, eta azkenik, Judit Merlos bartzelonarra irabazi zuen final nagusian urrezko domina eskuratuz.

 

Gizonezko kategoria honetan Juan Felipe Morales podiumera igo zen ere bai. Hain zuzen ere, brontzezko domina lortu zuen 73 kilo baino gutxiagoko lehian. 

 

Seniorren kategorian gure ordezkariek lau domina eskuratu zituzten. Alba Bricio txapeldunorde izan zen 46 kilo baino gutxiagoko lehiaketan finalean Ecijako Andrea Oterinoren aurka galdu eta gero, eta Andrea Izurdiagak ere zilarrezko domina irabazi zuen 57 kilo baino gutxiagoko finalean Suvi Mikkonen finlandiarraren kontra galdu zuelako.

 

Ane Cintok eta Ruben Vicentek brontzezko domina bana lortu zituzten. Rubenek 54 kilo baino gutxiagoko finalerdietan torneoko txapeldunaren aurka galdu ondoren, eta Ane kanporatuta izan zen 53 kilo baino gutxiagoko finalerdietan ere ezin izan zuelako Sheila Tomas katalanaren kontra (txapeldunordea izan zena).

 

Modu berean, neska kadeteek brontzezko domina bina. June Nsangu (-51 klo) finalatik kanpo geratu zen Andrea Leon balearraren kontra galdu eta gero, eta Maider Jimenezi gauza bera gertatu zitzaion 55 kilo baino gutxiagoko kategorian Judit Palacios bartzelonarraren aurka (torneoko txapelduna).

 

Talde ordezkatuak: Bargagain, Mendialdea, Castejón, Gares, Ave Maria, Ardoi, Eguesibar, Kwon, Arrotxapea eta Sanduzelai.

 

Domidunen zerrenda:

 

• Kadeteak: June Nsangu (Brontzezko domina) eta Maider Jiménez (Brontzezko domina)

 

• Juniorrak: Alison Forgan (Urrezko domina) eta Juan Felipe Morales (Brontzezko domina)

 

• Seniorrak: Alba Bricio (Zilarrezko domina); Andrea Izurdiaga (Zilarrezko domina); Ane Cinto (Brontzezko domina) eta Ruben Vicente (Brontzezko domina)