Azaroan gure arbitroek eta kirolariek hainbat hitzordu izango dituzte.
Garrantzitsuenen artean, honako hauek:
- KOREAKO ENBAXADORE TXAPELKETA ETA MADRILGO IREKIA. 2018/11/03. Alcalá de Henaresen (Madril):
Eguesibarko Taldeko Alex Elizaldek eta Anaís Sánchezek poomsaen lehiakatuko dute.
Donibane KE-k aurkeztuko duen taldea: Eduardo Artola, Jesús González, María Zazpe, Iratxe Iricíbar, Raquel González eta Félix Remírez (Teknikaria).
- EUSKADIKO IREKI INTERNAZIONALA. 2018/11/9-11. Selekzio nafar ezberdinekin batera Donibane KE-k aurkeztuko duen taldea honako hau da:
Eduardo Artola, Jesús González, María Zazpe , Iratxe Iricíbar, Raquel González, Sara León, Olaia González, Ikerne Iricíbar eta Félix Remírez eta Javier Goñi teknikariak.
- FRENCH OPEN / PARISEKO IREKIA. 2018/11/15-19
Castejón Taekwondo Kirol Taldeko Rubén Vicentek eta Natalia Herasek borrokaldian parte hartuko dute Mikel Arrondo irakaslearen laguntzarekin.
Modu berean Paula Remírez arbitro nafarrak ere epaile-lanak egingo ditu. Maletak ia desegin gabe Fujairajh-eraino (Arabiar Emirerri Batuak) Ireki Nagusian epaile-lanak egiteko.
ONGI IBILI GUZTIAK!