Urriak 13an Arrosadia Pabiloian "Ciudad de Pamplona" Taekwondoko XI Open Internazionala ospatu zen. Bertan erkidego autonomiko desberdinetatik etorritako eta Frantzia eta Portugaletik etorritako 260 lehiakideek parte hartu zuten.
Maila aparta Poomsae eta Freestyle-n
Nafarroako ordezkaritza 30 partaiderekin eman zen Nafarroako Selekzioaren eta San Juan, Ardoi, Chantrea eta Gimnasio Lee kluben kideekin osatzen zena. Hauek guztiak aparteko emanaldiak izan zituzten, podiumera 27 aldiz igoz.
Txapelketa goizean-goiz hasi zen Poomsae eta Freestyle modalitateak ehunaren jabe izan zirela. Lehendabizikoan aukerarik onenak emakumezkoen hirukotetan eman ziren non Nafarroak bitan lortu zuen garaipena.
Junior kategorian hasi ziren lorpenak. Nafarroako Selekzioko Ángela Etayok, Nerea Solak eta Naroa Eguarasek urrea eskuratu zuten. Hirukote 1 Senior kategorian Sandra Echeverríak, Idoia Goicoecheak eta Yesenia Garcíak urrea lortu zuten ere, Donibake KE-ko Raquel Gonzalezen, Irache Iricibarren eta María Zazperen aurretik.
Modu berean, taldeko lehian, Alex Elizalde eta Anais Sánchez (Nafarroako Selekzioa) zilarrarekin egin ziren. Sara Leónek eta Eduardo Artolak seigarren postua lortu zuten.
Poomsaen bukatzeko, banakako lehian eta Emakumezkoen Senior 1 kategorian Anais Sánchezek bigarren postua lortu zuen eta honen Selekzioko laguna, Sandra Echeverríak hirugarrena.
Ondoren Freestylen ordua iritsi zen, Taekwondoaren hirugarren modalitatea non beste elementuak batzen dituen teknikak (jauzi mortalak, birak, airean ostikadak) aurrera eramaten dira dena musikaz lagunduta. Epaileek teknika, armonia, espresioa eta koreografia balioztatzen dute.
Donibane KE-ko eta Nafarroako Selekzioko kirolariak nabarmendu ziren honetan lau domina lortuz. Izugarrizko erakusketa Raquel Gonzálezek eta Eduardo Artolak emandakoa, lortutako 4 dominetatik 3 eskuratuz.
Raquelek emakumezkoen +17 mailako hoberena izan zen, Eduardo gizonezkoen +17 mailako hoberena izanda ere. Elkarrekin Bikote Mixto 1 mailaren buru bilakatu ziren. Aurrera eramandako lan bikainari esker Donibane KE-k Freestyle Talde Hoberena izendatu zuten. Atzetik Galiziako Natural Sport eta Portugalko CTD Sintra geratu ziren.
Bikote Mixto 2 mailan Jone Bacaicoak eta Unai Echeverrriak (Nafarroako Selekzioa) zilarra lortu zuten.
Borrokan emaitza onak jaso ziren ere.
Borrokaldi kategorian 14 aldiz igo ziren podiumera Nafarroako Selekzioko kirolariak.
Nabarmentzekoa da junior mailan gertatutakoa. 10 domina lortu ziren, urrezko sei, zilarrezko bi eta horrenbeste brontze. Modu honetan Nafarroak sailkapenaren buru izan zen.
Senior mailan gauzak antzeko moduan igaro ziren lau domina lortuz. Emakumezkoen -57 kiloko kategorian Saray Agudok eta Patricia Herasek (orden honetan) urrea eta zilarra zintzilikatu zuten.
Kasu honetan ere Nafarroak emakumezkoen taldeko sailkapenaren buru izan zen.
Borrokaldian dominak lortu zituzten:
• Urrea: Rubén Vicente, Alberto Gil, Lucía Urricelqui, Natalia Heras, Andrea Izurdiaga, Maialen Carvalho eta Saray Agudo.
• Zilarra: Andoni Solano, Juan Felipe Morales eta Patricia Heras.
• Brontzea: Iranzu Ovelar, Alejandra García, Aitor Nsangu eta Raúl Manrique.
Lee Maisuak hoberenak saritu zituen.
Urtero bezala, Lee Seun Jae Maisuak teknika eta borrokaldi modalitateetan kirolari gailenak saritu zituen txapelketari amaiera emateko.
Borrokaldiko Kirolari Gailena Andrea Izurdiaga Urdapilleta izan zen emakumezkoei dagokionez. Gizonezkoetan Frantziako Colomiers-eko Tarif Aziz Akbar izan zen.
Teknikari dagokionez, Kataluniako Estela del Carmen Andrade Gómez eta Alejando José Marín Borras nabarmendu ziren.