Irailaren 29an, larunbata, Logroñoko Las Gaunas Udal Polikiroldegian, La Vendimia IV Txapelketa Internazionala ospatu zen non Estatuko eta Frantziatik etorritako 500 gorako lehiakideek parte hartu zuten.
Nafarroako partaidetza 28 lehiakideek osatutako taldearen eskutik izan zen Ainhoa Simón, Marko Echeverría, Mikel Arrondo eta Mikel Martínez parte teknikoa buru zutelarik.
Guztiek ezin hobea izan zen lana garatu zuten, taldekako sailkapen orokorraren buru izanda hemeretzi alditan, eta hauetako zazpitan kaxaren erdiguneko maila lortuz.
Taldekako garaipena banakako ikaragarrizko jarduketari esker lortu zen Nafarroa lehenengo sailkatua bilakatuz lehiatutako hiru kategoriatan: emakumezkoen junior eta gizonoezkoen eta emakumezkoen absolutu mailan; honetaz aparte emakumezkoen kadete mailan bigarren geratu ziren eta laugarren postua lortu zuten gizonezkoen junior mailan.
Kadete mailan lau metal lortu ziren: Izaga Cortesek urrea lortu zuen eta Ariadna Arrondok, Adriana Mateok eta Erkuden Morenok zilarra irabazi zuten. Junior mailan 7 domina lortu ziren, urrea Rubén Vicentek, Maialen Carvalho eta Andrea Izurdiaga eskuratuz. Hauekin batera Andoni Solanok, Juan Felipe Moralesek, Natalia Herasek eta Alejandra Garcíak brontzea irabazi zuten.
Senior mailan lehia ongi eman zen zortzi domina lortuz: urrezko hiru (Aitor Nsangu, Ane Cinto eta Nora Kabbaj), zilarrezko hiru (Nizar Chidmi, Alba Bricio eta Patricia Heras) eta beste brontzezko bi (Sergio Martínez eta Saray Agudo).
Argazkia:Facebook Gimnasio Kim.