TAEKWONDO Hace 7 años

Emakumea eta Kirola 3. Jardunaldia arrakastatsua izan zen

Emakumea eta Kirola 3. Jardunaldia arrakastatsua izan zen

Joan zen larunbatean, hilak 19, "Emakumea eta Kirola" III. Jardunaldia izang zen Larrabide Estadioko Arte Martzialen Aretoan. Nafarroako Taekwondo Federazioak antolatu zuen, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren laguntzarekin, eta edizio honen helburua izan zen "emakumeari laguntzea beldurrak gainditzen eta EZETZ tinko esaten". Guztira, 24 emakumek parte hartu zuten.

 

Horretarako, hiru orduko egitarauak bi zati izan zituen: Alde batetik, autoestimu eta seguritate propioa indartzen saiatu zen ariketa praktikoen bitartez. Horrela, parte hartzaileek arrisku egoerak aurpegiratzen ikasi zuten. Eta beste aldetik, oinarrizko ezaguera erabilgarriak eta eraginkorrak ikasi zituzten arrisku fisiko duten egoerei begira.

 

David Zunzarren Garatea Hapkido (Taekwondoko Autodefentsa) Entrenatzaileak eta Gerardo Rivera Montero Entrenatzaile Nazionalak eta Nafarroako Taekwondo Federazioko Promozio Arloko Zuzendariak saioa zuzendu zuten Ioritz Cía Ulacia eta José Mª Galindo Marqués teknikari nafarren laguntzarekin.

 

Jardunaldia bukatu eta gero, parte-hartzaileen %80k adierazi zuten saioa motza egin zitzaiela eta oso praktikoa izan zela. Honetaz gain, haien ustez, ikasitako teknikak errazak eta erabilgarriak izan ziren eta ekitaldi honek gogorarazi die "ahal dela". 

 

Horietariko batzuek aitortu zuten Taekwondo ikasten hasteaz pentsatzen ari direla eta guztiek esan zuten udalek, ikastetxeek, edo toki eta bizilagunen erakundeek honako motako ekitaldiak antolatu beharko lituzketela.