Joan zen larunbatean, hilak 5, dozena bateko klubeko 70 lehiakidek parte hartu zuten Garesko Udal Kiroldegian izandako lehiaketa hirukoitzean.
Garesen ezarritako tatamiaren gainean lehiatuak izan zire 21 Urtez azpiko eta Promozio kategorietako Nafarroako Borrokaldi Txapelketa eta Nafarroako Kirol Jokoak erakustaldi modalitatean.
21 Urtez azpiko lehiaketan Mendialdeak lan bikaina egin zuen 12 pisuetako 5tan irabaziz, bai gizonezkoen, bai emakumezkoen kategorian.
Gizonezkoen lehian Castejón eta Menditxiki berriozartarren atzean geratu ziren eta emekumezkoen kategorian, Ardoi bigarren izan zen, eta Gares, hirugarren.
Baina Promesen txapelketan ere Mendialdeak arrakasta izan zuen. Sailkapen orokorreko buruan amaitu zuen eta bere atzean Nafarroako Unibertsitatea eta Castejon taldeek podiuma bete zuten.
Azkenik, Erakustaldian Gares Taekwondo Taldeko hiru taldek lehendabiziko hiru posizioak lortu zituzten.
Sailkapen osoak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.