TAEKWONDO Hace 7 años

ASVONA elkartearen gala

ASVONA elkartearen gala

Joan zen apirilaren 27an Iruñeko Civicanen, ASVONA elkarteak bere Boluntarioentzako Sari Galaren 5. edizioa ospatu zuen 19:00etatik.

 

Urtero ospatzen den omenaldi honetan elkarteak bere esker ona erakusten die berarekin lan egiten duten enpresa, federazio, instituzio eta pertsona partikular guztiei.

 

Mª Ángeles Urmenetak Nafarroako Taekwondo Federazioa ordezkatu zuen eta lerro hauen bitartez gonbidapena eskertu nahi diogu Asvonari. Modu berean, azpimarratu nahi dugu boluntariotzaren bitartez egiten duten lanaren garrantzia. Zorionak!

📸 Más imágenes