Pasa zen larunbatean, hilak 14, Nafarroako Kirol Jokoetako Finalak izan genituen Berriozarko Udal Kiroldegian. Kimu, Haur, Kadete eta Junior kategoriako 120 taekwondistak parte hartu zuten Poomsae (teknika) eta Borrokaldi diziplinetan 18 klub nafar ordezkatuz.
Borrokaldian Mendialdea talde anfitrioiak distiratu zuen. David García Ros eta Luis Miguel Morales teknikariek zuzendutako kideek lortu zuten garaipena 5 lehiaketatan. Emaitza bikaina kontuan izanda guztira 8 lehiaketa izan zirela. Gutxi izango balitz, horietariko bitan garaipen bikoitza lortu zuten emakumezkoen eta gizonezkoen lehiaketak irabaziz.
Completaron el palmarés del torneo. Txantrea KKE, Gares TKD eta Eguesibarko TKD klubek.
Poomsaek jardunaldia ireki zuen
29 kirolarik parte hartu zuten diziplina honetan, 15 neska eta 14 mutil izanez. Kimu, haur, kadete (1.a eta 2.a) eta gazte kategorietan lehiakatu zuten.
Maribel Alonsok eta Yesenia Garcíak lideratu zuten Txantrea KKE-ren garaipena emakumezkoen lehiaketan. Donibane KE bigarrena izan zen eta Bargagain hirugarrena. Gizonezkoen lehiaketan Gares TKD podiumeko tokirik altuenera igo zen eta bere atzetik geratu ziren Rotxapea KKE eta Bargagain altsasuarra.
Mendialdeak borrokaldia menperatu zuen
Hiru kategoriako kirolarik lehiakatu zuten zazpi pisuren arabera. Eguesibarko TDK taldeak irabazi zuen gizonezkoen hiru pisutan, Berrioplano KT bigarrena eta Donibane KE hirugarrena izanda.
Mendialdeak ere hiru urrezko domina lortu zituen. Bargain taldeak bigarren posizioan amaitu zuen eta Orvinak podiumeko hirugarren tokian bukatu zuen.
Kadeteen borrokaldiko lehiaketan 43 kirolarik parte hartu zuten eta Mendialdea nagusitu zen bai gizonezkoen, bai emakumezkoen lehiaketetan. Gareseko taldea ere bigarrena izan zen bietan. Brontzezko domina ordez, banatu zen. Gizonezkoena Castejón TKD taldeak lortu zuen eta Eguesibarko taldeak emakumezkoena eskuratu zuen.
Azkenik, juniorrak sartu ziren tatamin eta berriozartarrek bi lehiaketak menperatu zituzten. Castejónek eta Bargagainek elkarri banatu zioten zilarrezkoa eta Rotxapeak eta Garesek berdina egin zuten brontzezkoarekin.
Ondorengo estekaren bitartez argazki galeria ikusi ahalko duzu
http://www.taekwondonavarra.com/foto/165/Jornada-final-Berriozar-140418
Eta beste honen bidez, bideoak
http://www.taekwondonavarra.com/videos/