TAEKWONDO Hace 8 años

Espainiako Irekia. Taldekako emaitzak.

Espainiako Irekia. Taldekako emaitzak.

Espainiako Irekia. Alicante, 2018ko martxoaren 24an. 

 

- Mendialdea Klubako taldekideen emaitzak:

MAIDER JIMÉNEZek BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU ZUEN KADETEEN 51 KILO BAINO GUTXIAGOKO KATEGORIAN.

Taldeko nagusia: David García Ros
Coach-a: Luis Miguel Morales Moler

Maider Jiménezek 4 borrokaldi izan zituen.

Lehenengoan, 5-2 irabazi zuen Errioxako Triana Barronen aurka. Biek oso ongi ezagutzen dute elkar hainbat aldiz elkarren kontrako borrokaldiak izan baitutzte. Bigarrenean, 4-2 irabazi zuen Gara Juve kataluniarraren aurka. Hirugarrenean, 24-16 irabazi zuen Anna Ibars kataluniarraren kontra. Laugarrenean, 5-12 galdu zuen Kanarietako Vanella Pimienta.



- Castejón Taekwondo Eskola:

ARIADNA ARRONDO BELLOSOk ZILARREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN 55 KILO BAINO GUTXIAGOKO KATEGORIAN. 

Horretarako, 13:5 irabazi behar izan zuen Alexandra Matvyeyeva-ren kontra (Tkd Alberic) lehendabiziko borrokaldian, bigarrenean Tania Cortes Gil (Kwon Betanzos) gainditu zuen (14:5), finalerdian Lissette Cintado (The Masters) 11:1 irabazi zuen eta finalean galdu zuen  Ainhoa García Galiziako Federazioko kidearen kontra.

 

ZORIONAK!

EMAITZA GEHIAGO JASO BEZAIN PRONTO, GEHITUKO DITUGU.

📸 Más imágenes