TAEKWONDO Hace 8 años

NAFARRAK MUNDUAN ZEHAR

NAFARRAK MUNDUAN ZEHAR

Nafar taekwondisten hurrengo bidaiaren helmuga Holanda izango da. Eindhoveneko G1eko kategoriako DUTCH OPEN lehiaketan ranking nazionalerako puntuak lortu ahalko dituzte. Honako hauek dira maleta prest duten kirolariak eta entrenatzaileak:

Mendialdea Taekwondo Taldea:

Ane Cinto, Aitor Nsangu, Alison Forgan eta Andoni Solano kirolariak eta David Garcia Ros COACH-a.

Castejon Taekwondo Taldea:

Ruben Vicente kirolaria eta Mikel Arrondo COACH-a.

Bargagain Taekwondo Taldea:

Irati Irigoyen kirolaria eta Gerardo Montero COACH-a.

Ainhoa Simon Garcia, Borrokaldi Selekzioko entrenatzaileak bidaiatuko du Federazio Nazionaleko teknikari lanak egiteko.

Ongi ibili!