TAEKWONDO Hace 8 años

3 domina Valladoliden

3 domina Valladoliden

Espedizio nafarrak gogoz eta esperantza handiz hasi zuen lehiaketa eguna. Emaitza onak laster etorri ziren Saray Agudo, Ane Cinto eta Ruben Vicente haien lehendabiziko borrokaldiak irabazten hasi baitziren.

 

Zoritxarrez, Alba Bricio, Patricia Heras, Andrea Izurdiaga eta Ekaitz Berrade taekwondistek ez zuten zorterik izan eta lehendabiziko txandan lehiaketatik kanpo geratu ziren. Bigarren borrokaldian, Nora Kabbajek eta Ruben Vicentek galdu egin zuten eta borrokaldi diziplina honetan soilik Ane Cintok domina eskuratzeko aukera izan zuen. Borrokalari nafarrak brontzezkoa ziurtatu zuen 3. duelua irabazteari esker. 4.ean galdu zuen arren, Espainiako Txapelketa Absolutuko Brontzezko Domina berea izan zen. 

 

Poomsae lehiaketan Angela Etayo, leyre Gortari, Iratxe Iricibar, Alberto Gil, Ander Rodriguez,  Sandra Echeverria eta Jesus Gonzalez kanporaketetatik eta finalerdietatik kanpo geratu ziren eta soilik Alex Elizalde eta Paula Remirez hurrengo txandara pasa ziren.

 

Biek protagonizatutako jokabide bikainek dominak erakarri zizkieten. Alexek Brontzezkoa lortu zuen Senior 1eko kategorian eta Paulak Zilarrezkoa Senioir 2ko kategorian.

 

Poomsae Selekzioko arduraduna Mikel Martinez del Rio teknikaria izan zen eta Mikel Sanchezek, Ainhoa Simonek eta Mikel Arrondok borrokaldikoa zuzendu zuten.     

 

Txapelketa honetan Felix Remirez, David Garcia, Aitziber Gorraiz eta Ignacio Perez arbitro nafarrek epaile lanak egin zituzten. 

 

Zorionak guztiei!

 

ARGAZKI GALERIA