TAEKWONDO Hace 8 años

Zilarrezko domina Junior kategoriako Espainiako Txapelketan

Zilarrezko domina Junior kategoriako Espainiako Txapelketan

Pasa den larunbatean, hilak 24, Nafarroako Selekzioak Cordobako Junior Kategoriako Espainiako Txapelketan parte hartu zuen eta zilarrezko domina bat ekarri zuten etxera.

 

Irati Irigoien Crespok lortu zuen eta arrakasta honi esker Tunezeko Munduko Txapelketarako sailkatzeko aukerak mantentzen ditu. Zorionak Irati!

 

Federazioak espedizio nafar osoa zoriondu nahi du egindako esfortzuarengatik. Haien aldeko apostua mantenduko dugu eta kirolari guztiak animatzen ditugu lan egiten jarraitzera ilusiorik galdu gabe.

 

Modu berean, mezu honen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Mikel Sanchez eta Ainhoa Simon teknikariei, Mikel Arrondo eta David Garcia coach-ei eta Aitziber, Diego eta Tiago arbitroei txapelketa hain ongi prestatu izanagatik.

📸 Más imágenes