Joan zen otsailaren 4an Ariadna Arrondok brontzezko domina lortu zuen Alemaniako Sildenfingen-en lehiatutako EUROPEAN PRESIDENT CUP-ean.
Europa osotik etorritako 2 mila lehiakidek parte hartu zuten kadete kategoriako Europako Txapelketarako sailkatzeko asmoz. Izan ere, pisu bakoitzeko domidunek lehiaketa honeteako txartelak lortu zituzten.
Castejón Taekwondo Eskolako taldekideak parte hartu zuen 51 kilo baino gutxiagoko kategorian eta lehiatutako 5 borrokaldiak oso gogorrak izan ziren. Lehendabizikoan Karina Komogortceva errusiarra 5:1 irabazi zuen. Bigarrenean, esperientzia handiko borrokalari baten aurka gauza bera egin zuen. Alegia, nafarrak Renata Morgado portugaldarra gainditu zuen (7:5). Hirugarren duelua emozio handikoa izan zen. Brontzezko domina eta Europako Txapelketarako sailkapena jokoan zeuden eta Ariadnak 8 puntu erremontatu behar izan zituen Greziako Nikoleta Mingou-ren kontra. Azkenik 11:11-ko berdinketara iritsi zirenez, urrezko puntua lehiatu behar zuten eta zorionez, nafarrak garaipena lortu zuen bi puntu eginez. Laugarren borrokaldian Serbiako Tijana Najhold aurkitu zuen. Nahiz eta aurkariak esperientzia internazional handiagoa izan, Castejonekoa 11:7 irabazi zuen. Azkenik, nafarra Natalia Dimisianou grekoarraren aurkako finaletik erretiratu behar izan zen eskuineko oina gehiegi handitu zitzaiolako.
Hala ere, gazte honen ekintza gogoangarria bezain inportantea da.
Kadete kategoriako Europako Txapelketarako deialdia ofizialaren zain,
ZORIONAK ETA ZORTE ON ARIADNA!