Joan den larunbatean, hilak 3, Aragoi, Errioxa eta Nafarroako junior eta senior kategorietako selekzioek elkarrekin entrenatu zuten hurrengo Espainiako Txapelketei begira.
Junior kategoriako Espainiako Txapelketa otsailaren 24an Kordoban izango da, eta absolutua, martxoaren 3an Valladoliden.
Guztira 100 kirolari, 8 teknikari, arbitroak eta laguntzaileak bildu ziren. Giroa hain ona izan zen non antolatzaileek esperientzia errepikatuko baitute.
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei haien laguntzagatik.