TAEKWONDO Hace 8 años

Dozena-erdi domina Nafarroarentzat Barakaldako I. Irekian

Dozena-erdi domina Nafarroarentzat Barakaldako I. Irekian

Joan zen larunbatean, hilak 25, Barakaldako I. Irekia lehiatu zen Lasesarreko kiroldegian non kadete eta junior kategorietako ehun lehiakide baino gehiagok parte hartu zuten. 18 taekwondistak Nafarroa ordezkatu zuten kadete kategoriako borrokaldiaren lehiaketan. 11 neskek eta 7 mutilek 6 domina eskuratu zituzten: zilarrezko bat eta 5 brontzezko domina.

Emaitzarik onenak enakumezko kategorian eskuratu zituzten. Hain zuzen ere, 55 kilo baino gutxiagoko pisuan, non Castejoneko Ariadna Arrondok zillarrezko domina eta Ane Gil altsasuarrak brontzezko domina lortu zituzten. Emakumezko palmaresa bete zen Martina Campok 44 kilo baino gutxiagoko modalitatean lortutako brontzezko dominarekin.

Mutilen emaitzak birpasatuz, Gareseko Alain Cortes eta Arrrotxapeako Mikel Gomez 41 eta 49 kilo baino gutxiagoko modalitateetako hirugarrenak izan ziren. Andoni Solanok azken brontzezko domina eskuratu zuen. Berriozarko Mendialdea taldekideak ere hirugarren izan zen junior kategorian.

Luis Miguel Moralesek eta Victoria Jasok teknikari lanak egin zituzten eta Mikel Sanchez Delegatu Federatiboa izan zen. 

📸 Más imágenes