"Kirola eta Emakumea" bigarren jardunaldia urriaren 21ean Larrabide Estadioan ospatu zen eta arlo ezberdinetako 21 emakume bildu ziren. Ekimeak bi zati izan zituen: alde batetik, praktiko saio bat, eta bestetik, hitzaldi bat.
Saio praktikoan, Gerardo Monterok eta David Zunzarrenek parte-hartzaileei Hapkido teknkikak irakatsi zizkieten (Taekwondoko defentsa pertsonala). Ondoren, Autodefentsa Feminista-ko kideak Enara Bolañosek hitzaldia eskaini zuen. Plataforma honek benetazko berdintasun eta berdintasun eraginkorra lortzearen alde lan egiten du eta hitzaldian gizon eta emakumearen arteko berdintasunezko harremanetaz, sexu/genero sistemaz, genero indarkeriaren seinaletaz, banakako eta elkar ahalduntzetaz eta autodefentsa feministako tekniketaz hitz egin zen.
Argazki gehiago