2017ko maiatzaren 20an Castejon Taekwondo Eskolako 6 kirolarik eta bere entrenatzailea Mikel Arrondok bidaiatu zuten Kataluniara III. Ciutat de Figuereseko Openen parte hartzeko. 400 taekwondista baino gehiago bildu ziren prekadete, kadete, junior eta senior kategorietan.
Prekadeteko kategorian Castejonek ez zuen ordezkaririk.
Emakumezkoen kadete kategorian parte hartu zuten Martina Campo Mauleonek (41 kilo), Ariadna Arrondo Bellosok (47 kilo) eta Natalia Heras Gazquezek (47 kilo).
Martinak borrokaldi izan zituen eta finala galdu zuen puntu bakar batengatik. ZILLARREZKO DOMINA ekarri zuen etxera.
Ariadnak irabazi zituen bere lehenbiziko biak baina hirugarrenean galdu zuen urrezko puntuan. Ez zuen dominarik lortu baina bere lehiaketa txalogarria izan zen.
Nataliak bere lau borrokak aurrera atera zituen URREZKO DOMINA irabazteko.
Emakumezko Junior kategorian ordezkari bakarra Alba Bricio Robles (44 kilo) izan zen eta galdu zuen brontzeko dominagatik lehiakatzen.
Gizonezkoen kategoria honetan Rubén Vicente Fernándezek (51 kilo), libre izan zen lehendabiziko borrokaldiak eta hurrengo hirurak irabazi zituen URREZKO DOMINA eskuratzen.
Azkenik Emakumezkoen Senior Kategorian, nahiz eta taldekiderik hasiberriena izan, Andrea García Ubasosek (49 kilo) BRONTZEZKO DOMINA sartu zuen maletan Castejonera iritsi baino lehen.