Pasa zen asteburuan (Maiatzak 20 eta 21) Mendialdea Klubako 3 kidek eta David García Ros Arbitro Internazionalak Moldaviara bidaiatu zuten.
Open hau Taekwondo Federazio Internazionalak G1 sailkatutakoa da eta kirolaren hauei balio izan zaie hurrengo Espainiako Junior Txapelketa prestatzeko hemendik 2 astetara lehiakatuko baita.
Daedo 2. Belaunaldiko peto eta kasku elektronikoak eta Bideo-Replay erabili ziren 2 minutuko 3 round-eko borrokaldi guztietan.
- Nora Kabbaj-ek lehiakatu zuen Senior 67 kilo baino gutxiagoko kategorian. Finala 17-10 galdu zuen Rebeka Füredi-ren aurka (Hungariako talde nazionalekoa eta 28. postuan Ranking Mundialean). Gauzak horrela, taekwondista nafarrak ZILLARREZKO DOMINA lortu zuen.
- Aitor Nsangu-k, Junior 55 kilo baino gutxiagokoan parte hartu zuen eta konformatu behar izan zuen BRONTZEZKO DOMINArekin final-laurdenetan mina hartu baitzuen eta erabaki zuen ez jarraitzea.
- Ane Cintok gutxigatik galdu zuen final-laurdenetan, urrezko puntuan impaktuengatik porrota sufritu baitzuen.
Esperientzia itzela gure atletentzat hainbat gauza ekarri dutelako bidaiatik bere "motxila" pertsonalean.