Maiatzaren 13ko larunbatean, Nafarroako Taekwondo Federazioak antolatu zuen "Kirola eta Emakumea" jardunaldia non 40 emakume inguru Larrabidera gerturatu ziren parte hartzera. Ekitaldiak bi zati izan zituen:
Lehenengoan, krisi egoeretan aditua den irakasle Blas Camposek irakatsi zien egoera arriskutsuak identifikatzen, nola aurpegiratzen eta prebentzio jokaera eta gomendio batzuk barneratzen.
Bigarren saioan eta tatamiren gainean, partaideek eraso egoeretan erabiltzeko hainbat Hapkido (autobabesa) nozio ikasi ahal izan zituzten Nafarroako Taekwondo Federazioko Promozio Arloko Zuzendari Alex Elizalde eta Federazio honetako Hapkido Zuzendari David Zunzarreni esker.