Apirilaren 18tik 21era gure federazioko 25 taekondistek parte hartu zuten Lekarotzen antolatu zen 2017ko Taekwondo Kanpaldian.
Ainhoa Simon, Sandra Echeverria, Gerardo Montero eta Alex Elizalde beraien monitoreak izan ziren eta partaideek, intentsitate handiko entrenamenduekin batera, aktibitate dibertigarriak eta hezigarriak gozatu zituzten. Guztiei esker, aurtengo edizioa gogoratzekoa izan zen.
Kanpamentua hasi zen eskulan tailer baten bidez non taldekaz bakoitzak bere taldeko bandera eta izena asmatu zuten 4 egun horietan lehiaketatzeko asmoz.
Lehendabiziko entrenamendu fisiko-teknikoak balio izan zuen entrenatzaileek eta kirolariek elkar hasteko ezagutzen. Ohera joan arte, denbora libre, afaria eta pelikula bat gozatu zituzten ere bai.
Bigarren eguna hasi zen 2 orduko entrenamendu gogor batekin, borrokaldietako txandekin amaitu zena. Ondorengo luzaketa eta masaje tailerrari esker, errekuperatu ez ezik formakuntza ere jaso zuten beraien eguneroko kirol bizitzan praktikan jartzeko. Bazkaldu ostean, herria ezagutu zuten paseatzen, denbora libre izan zuten eta bigarren entrenamenduan teknika eta poomsae hobetu zuten. Gau hartan "Bandera hartu" jokoak eragin zien gatza eta elkar-lana garatzea.
Hirugarren eguna izan zen gogorrena entrenamenduen aldetik. Goizean, lehendabiziko egunean egindako 5 taldeek TK-5 teknika-taktikoko saioa aurpegiratu zuten. Lehiaketa zorogarria izan zen, lehia handiko eta borrokaldi politak baitziren.
Arratsalde hartan hanketako lan karga arinagoa izan zen eta estilo libreko emanaldi baten bidez, beraien abilezia eta sormena erakutsi zuten erlojuaren kontra jokatuz. Azken gau horretarako utzi zen gau-festa eta txikiek elkarrekin gozatu zuten adineko naturaltasunaz.
Kanpaldia modu ezinhobean bukatzeko, 5 taldeko lehiakideek premiazko gymkhana batean lehiakatu zuten Lekarotzeko instalazio izugarrietatik. Proben garaipenek puntuak erakartzen zizkietenez, dibertsioa eta humorea itzelak izan ziren.
Agurtu baino lehen eta gurasoen laguntzarekin sarien banaketa ospatu zen dominak, diplomak, kopak eta partaide guztientzako sari bereziak eskuratzeko.
Esperientzia zoragarria eta segurraski partaide gehienek errepikatuko dutela.
Nafarroako Taekwondo Federazioaren partez eta monitoreen partez, eskerrik asko!
Argazki bilduma