Maiatzak 7 eta 8 Greziako Rodas irlan Nafarroako 5 taekwondistek parte hartuko dute Europako Poomsae Txapelketan: Naroa Eguaras Equiza, Ángela Etayo Urtasun eta Leyre Gortari Perez (Hirukoteko Kadete kategorian); Paula Remírez Ruiz (Senior 2 kategorian) eta Mª Isabel Alonso Muñoz (Master 2 kategorian).
Hauetaz gain, Nafarroako Taekwondo Federazioko presidentea Mª Ángeles Urmeneta joango da Espainiako taldeko entrenatzailea izanda.
Guztiak emakumeak izateak argi uzten du Nafarroan egindako lana eta gaur egungo maila.
Honekin lotuta, hurrengo maiatzak 13, larunbatean, Nafarroako Taekwondo Federazioak "Kirola eta Emakumea" jardunaldia antolatuko du Larrabide Estadioko Arte Martzialen aretoan. Nahi duten kirolariek eraso sexisten kontrako prebentzio, aholkularitza eta jokaera-protokoloko informazioa jasoko dute. Modu berean, beste profesionalen aholkularitza eskainiko da, polizia eta psikologoarena, besteak beste.
Atxikituta dagoen dokumentuan hautetsien zerrenda ikusi daiteke.