TAEKWONDO Hace 9 años

Kalitate dominak Nafarroarentzat Espainiako Openean

Kalitate dominak Nafarroarentzat Espainiako Openean

Martxoaren 25 eta 26ko asteburuan Alacanteko Pitiu Rochel Kiroldegian ospatu zen 2017ko Espainiako Open.  G1 mailako lehiaketa izanda eta emaitzek 2020ko Tokioko Olinpiar Jokuetan parte hartzeko sailkapen internazionalerako balio zutenez, bost kontinenteetako kirolariak bildu ziren .

 

Europako Espainia, Alemania, Andorra, Belgika, Kroazia, Frantzia, Irlanda, Israel, Norvegia, Polonia, Portugal, Errusia, Suitza eta Ucrania herrietako lehiakideek ez ezik, Amerikako Brasil, Estatu Batuak eta Puerto Rico; Asiako Korea, Irak eta Jordaniakoek; Afrikako Gabon eta Marokoko eta Ozeaniako kirolari australiarrek ere parte hartu zuten lehiaketan.

 

Gainera, kirolari nazionalentzat motibazioa bikoitza zen: alde batetik Joku Ollinpiarrentzako puntuengatik, bestetik, Openeko emaitzak hautatze irizpide bat izan zirelako Espainiako Selekzioarekin parte hartzeko Koreako Muju Munduko Txapelketan datorren ekainaren 24tik 30era.

 

Nafarren jokaera ona

 

Hainbeste izarren artean Nafarroako Selekzioko 24 kideek sekulako jokaera izan zuten zazpi domina eskuratzen. Horietako bi urrezkoak izan ziren. 

 

Dudarik gure emaitzarik onenak Poomsae lehiaketan eman ziren non Mikel Martinez del Rioren neskak podiumeko tokirik altuenera igo ziren bi aldiz eta beste bi aldiz brontzezko dominak irabazten ere bai.

 

Paula Ramírez hasi zen Nafarroaren garaipenak lantzen, Senior 2 kategoriko hoberena izanda galiziar federazioko Elena Gonzálezen aurkako lehia gogorra irabaziz. Azkenik, nafarrak 38.8 puntu lortu zituen, vigoarrak baino hamarren bat gehiago. Balearretako Hanol Klubako María Teresa Camino eta Noelia Pérez galiziarra ere, podiumera igo ziren.

 

Gure 2. urrezko domina iritsi zen emakumezkoen Senior 2 kategorian, non Naroa Eguaras, Ángela Etayo eta Leyre Gortariaren lanari esker. Beraien 35.3 puntuko lehiaketa izugarria izan zen Murtziako ordezkarien aurrean amaitzen sei hamarren gutxiago lortuz. Andaluzia eta Gaztela-Mantxako Federazioek brontzezko dominak irabazi zituzten.

 

Nafarroako garaipen-zerrenda bete zen Teknikako Junior kategorian Raquel González, María Zazpe eta Iratxe Iricibarren brontzearekin; eta Senior kategorian, Sandra Echeverría, Yesenia García eta Idoia Goicoecheak brontzea ere lortu zuten.

 

Borrokaldiak ere dominak ekarri zituen

 

Borrokaldi diziplinan hiru brontzezko domina irabazi zituzten naparrek. Lehena, Rubén Vicenterena "48 kiloz azpiko" kategorian, 23 lehiakiden artekoa eta haien artean Estatu Batuetako ordezkari batzuk. Baina Rubén ez zen kikildu eta lehendabiziko errondan Bartzelonako Avellaneda Taekwondo Eskolako Aleix Borrás kanpoan utzi zuen 6/4 irabazten. Hurrengo txandan, borrokaldi ona egin zuen Valentziako Neptuno de Alfaz del Pi Klubako Adrián Rodríguez irabazten eta erdi-finaletan, dominarekin poltsikoan jada, Vicentek galdu zuen Deportivo Olimpoko Iván Sorianoren kontra, ondorengo lehiaketako txapeldunordea.

 

Hurrengo bi dominak emakumezkoen borrokaldian lortu ziren: Maider Villavarena "59 kiloz azpiko" eta Ane Cintorena "52z azpiko" kategorian.

 

Maiderren lehiaketak 19 kirolari izan zituen, batzuk Estatu Batuak edo Australiatik etorrita. Lehendabiziko txandan nafarrak garaipena lortu zuen Zaragozako Seúl Gimnasioko Elisa Marínen kontra, 8-7 emaitza estuari esker. Final-laurdenetan berriro irabazi zuen markagailu estuarekin eta lehiaketaz kanpo uzten Zaira Vázquez galiziarra (7-6). Zoritxarrez, nekea nabaritu zuen erdi-finaletan eta Galiziako Federazioko Uxia Rodríguezek nafarra irabazi zuen lehiaketako zilarrezko domina lortuz. 

 

Azkenik, Ane Cintok (52 kiloz azpiko kategorian) parte hartu zuen lehiaketa-koadro anitza batean, 28 kirolarien artekoa, non Espainiako lehiakiderik hoberenek ez ezik, Portugal, Alemania eta Australiatik etorritako neskek ere lehiakatu zuten.

 

Ane ez zen beldurtu. Lehenengo txandan Kataluniako Avellaneda Taekwondo Esolako Vanina Gil 5-3 irabazi zuen, final-zortzirenetan Madrilgo Iciar Aguado lehiaketaz kanpo utzi zuen (10-8) eta final-laurdenetan Elx-eko Jayán Gimnasioko Lorena Maciá borrokalari pontentea ere kanporatu zuen (9-8). Hiru borrokaldi neketsu hauen ondoren, Anek ezin zuen Alma Pérezen aurka, zilarrezko domina irabazi zuena Arlet Ortiz taldekidearen atzean. 

 

Atxikituta dauden dokumentuetan emaitza guztiak ikusi ahal dituzu.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados