Apirilaren 27tik 30era Bulgariako Europako Irekia izango da Sofian. Bost kirolari nafarrek, lau neskak eta mutil batek hartuko dute parte, Gerardo Montero Rivera Taekwondoko Nafarroako Federazioko teknikariaren zuzendaritzapean.
Gure lehiakideen zerrenda, borroka-diziplinaren baitakoak guztiak, Bargagain Altsasuko bi taekwondistek osatzen dute, Berriozarko Mendialdeko beste hainbatek eta Donibane Kirol Elkarteko beste batek:
Bargagain
• Erkuden Jinxin Muñoz: Senior (- 46 kilo)
• Irati Irigoien Crespo; Senior ( - 62 kilo)
Mendialdea
• Maialen Carvalho Irigaray: Senior (- 67 kilo)
• June Nsangu Morales: Senior (- 49 kilo)
Donibane KE
• Iñigo Zunzarren Elverdin: Junior (- 68 kilo)
Hain zuzen ere, azken hori izango da lizan sartzen lehena, hilaren 27an, osteguna. Hurrengo egunean, Maialen eta June izango dira lehiakide; eta larunbatean, hilak 29, gauza bera egingo dute Erkuden eta Iratik.