Apirileko lehen asteburuan, Innsbruck herrian, Austriako Borroka Irekia egingo da. Bertan izango da Aitziber Gorraiz Larrión, Nafarroako Taekwondo Federazioko arbitroen zuzendaria.
G1 (Taekwondoko Munduko Federazioaren Rankingerako sailkapen-ekitaldia - WTF) kalifikazioa duen txapelketa honetan, Kadete, Junior eta Senior kategorietako kirolariek hartuko dute parte; eta Aitziberrek borrokak arbitratu egingo ditu horietan guztietan.