Hurrengo bi asteburuetan, Nafarroako Taekwondo Federazioko borroka-selekzioek lehia-konpromiso bikoitza hartu beharko dute, Belgikara eta Herbehereetara eramango dituenak.
Herbehereak izango dira, hain zuzen ere, hautaketarako lehen helmuga. Martxoaren 11tik 12ra bitartean, Herbeheretako Openean parte hartuko dute. Nafarroko taldea hiru lehiakide juniorrek (bi mutil eta neska bat) eta David García Ros teknikariak, espedizioaren buru, osatzen dute.
Lehiakideak hauek dira: Íñigo Zunzarren Elverdin (San Juan) eta Álvaro Fernández Borrego (Valle de Egüés), “68 kilo baino gutxiago” kategorian sartuko direnak, eta Irune Jiménez Iturralde (Mendialdea), “63 kilo baino gutxiago” kategorian.
Belgika
Eta martxoko 18. eta 19ko asteburuan, Lommel herrian jokatuko da Belgikako Opena. Horretarako, Rebeca Mariño Taekwondo Nafarroako Federazioko zuzendari teknikoak lau taekwondistako talde bat mugituko du lehia seniorrean parte hartzeko.
Mariñok aukeratutako lehiakideak hauek dira:
• Erkuden Moreno Muñoz (Bargagain): -46 kilo
• June Nsangu Morales (Mendialdea): -49 kilo
• Irati Irigoien Crespo (Bargagain): -62 kilo
• Aitor Nsangu Morales (Mendialdea): -68 kilo