TAEKWONDO Hace 3 años

Nafarroa Autonomietako Espainiako Txapelketa Absolutuan

Nafarroa Autonomietako Espainiako Txapelketa Absolutuan

Otsailaren 18ko eta 19ko asteburuan, Alacanteko La Nuciako udalerrian, Autonomietako Taekwondoko Espainiako Txapelketa Absolutua egingo da, bai Poomsae modalitatean, bai Borroka modalitatean. Bertan, Foru Komunitateko 18 kirolarik izango dira, hamabi emakumeen lehian eta sei gizonezkoenean.

Teknikari dagokionez (poomsae), Mikel Martínez Del Ríok, espedizioaren teknikari arduradun eta delegatuak, bost lehiakidek osatutako talde bat mugituko du; lauk emakumeen arteko norgehiagokan parte hartuko dute eta batek gizonezkoenean.

Borrokari dagokionez, Nafarroako Federazioko teknikari eta espedizioko buru Rebeca Mariño Torradok zortzi neska eta bost mutilek osatutako taldea izango du bere agindupean, eta David García Ros eta Mikel Arrondo Chueca entrenatzaileen laguntza izango du.

Otsailaren 17an (ostirala), 8:00etan, Nafarroa Arenatik abiatuko dira, eta hilaren 18an (larunbata) itzuliko dira, lehiaketa amaitutakoan.

Ondoko taulan Nafarroako konbinatuko kirolarien zerrenda kontsulta dezakezu.

📄 Documentos relacionados