Datorren larunbatean, Kordobako Vistalegre Kirol Jauregian, Andaluziako XIV. Nazioarteko Irekia egingo da. Nafarroako hiru lehiakide izango dira betan, Rubén Vicente Fernández (Club Taekwondo Castejón) azken orduko baja izan ondoren. Azken hori Alacanten jokatutako Espainiako Kluben Txapelketan lesionatuta baitago.
Nafarroako Rebeca Mariño Torrado hautesleak Berriozarko Mendialdea Kirol Elkarteko bi mutil eta neska bat izanen ditu buru, senior kategorian lehiatuko direnak:
• June Nsangu: – 49 kilo
• Aitor Nsangu: – 68 kilo
• Mahmud Mohamed-Salem: – 80 kilo
Datorren ostiralean, hilak 16, 15:30etik 21:00ak arte pisaketa izango dute gure kirolariek; larunbatean, berriz, 9:00etan hasiko da lehiaketa.