TAEKWONDO Hace 3 años

Nafarroa, Espainiako Kluben arteko Txapelketan

Nafarroa, Espainiako Kluben arteko Txapelketan

Duela gutxi, Espainiako Kluben arteko Txapelketa egin zen Albaceteko Teknifikazio Zentroan, bai Poomsae modalitatean, bai borroka-modalitatean. Herrialde osoko 4.000 kirolari inguru izan ziren eta bertan Nafarroako talde askok hartu zuten parte.

Hona hemen Foru Komunitateko lehiakideen jardueraren laburpena:

Agrupación Deportiva San Juan

Paula Remírez Ruizek, Helduentzako Poomsaen parte hartu zuenak Senior 2 kategorian, irabazi zuen, 38.4 punturekin.


Club Bargagain

Altsasuko taldea 17 kirolarirekin aurkeztu zen Alacanten. Horietako gehienak txanda bat edo bi pasatu ziren eta beste batzuk dominen alde borrokatzera iritsi ziren, Irea Etxanizek egin zuen bezala. Irea Etxanizek urrezko domina jarri zuen Aurre-Kadeten eta Erkuden Morenok, 21 urtez azpikoetan lortu zuen brontzea.

Club Taekwondo Valle de Egüés

Azahara Treto Venturak, Juniorren -55 kilo kategorian brontzea irabazi zuen. 


Club Taekwondo Castejón

Martina Campok brontzezko domina lortu zuen Junior  -67 kilo kategorian eta Mikel Arrondok zilarra zintzilikatu zuen Master -80 kilo kategorian.


Gainerako kategorietan ez zuten dominarik lortu.

Mendialdea Kirol Elkartea

Maialen Carvalhok brontzea lortu zuen Senior  -67 kilo kategorian. Baita June Nsangu-k juniorren -49 kilo kategorian ere.

 


Podium horiez gain, zazpi bostgarren postu ere izan ziren:

 

  •  Aitor Nsangu: Senior -68 kilo
  •  Alison Forgan: Senior Neskak -62 kilo
  •  Irune Jiménez: Junior Neskak -63 kilo
  •  Elena Frontera: 21 urtez azpikoak emakumezkoak -62 kilo
  •  Maialen Carvalho: 21 urtez azpikoak emakumezkoak -67 kilo
  •  June Nsangu: 21 urtez azpikoak, emakumezkoak -49 kilo
  •  Mahmud Mohamed-Salem: Gizonezkoen 21 urtetik azpikoak -74 kilo

 


Hauek ere parte hartu zuten:

•    Mahmud Mohamed-Salem (Senior gizonezkoak)
•    Alison Forgan ( 21 urtez azpikoak, emakumezkoak )
•    Martina García Collantes (Junior gizonezkoak)
•    Germán García Collantes (Kadete gizoezkoak)
•    Adrián Galera (Kadete gizonezkoak)
•    Udane Martiartu (Kadete emakumezkoak)
•    Marcos Galera (Aurrekadete gizonezkoak)

Poomsaen, Laia Familiar (Haurrak, emakumezkoak) eta Emma Familiar etaMartina García Collantes, biak Junior Kategorian, egon ziren.

Errepaso hau amaitzeko, estatuko txapelketan izan diren azken bi taldeen berri emango dugu: Ardoi, Poomsaeko lau kirolarirekin: Álvaro Arano, Daniela Chavalet, Ane Oteiza eta Leire Sandoval; eta Club Taekwondo Garés, David Abad González eta Beatriz Martins lerrokatu zituena.

 

 

📸 Más imágenes