Datorren larunbatean, abenduak 17, Nafarroako Taekwondo Federazioak Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren (CEIMD) instalazioetan kirol nutrizioari buruzko prestakuntza jardunaldi bat antolatu du, irakasle, coach, arbitro nafar kolegiatu, lehiakide eta familiakoentzat.
Prestakuntza-jardunaldi hori 11:00etatik 13:00etara egingo da, eta Javier Angulo (Giza Nutrizioko eta Dietetikako graduatua + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak) eta Rodrigo Angulo (Giza Nutrizioko eta Dietetikako graduatua) izango dira hizlariak.
Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea abenduaren 14an bukatuko da, 13:00etan.
Izena emateko:
https://bit.ly/3Y0QizD
Honekin batera doan dokumentuan irakur dezakezu ikastaro honetako zirkularra.