Espainiako Taekwondoko Errege Federazioak (RFET) Maisu-maistren I. Kongresua antolatu du asteburu honetan. 180 parte-hartzailek baino gehiagok hartuko dute parte, eta 1. eta 5. DAN mailetako taekwondo-azterketa berria aurkezteko balioko du. Horrez gain, RFETek onartu berri duen 6. eta 9. DAN programak ere jakinaraziko da.
Ikastaroak sektoreko profesional handiak izanen ditu eta bertaratutako irakasleentzat interes handiko ponentziak emanen dira. Hizlari horietako bat Nafarroako Taekwondo Federazioko lehendakaria izango da, Mª Ángeles Urmeneta, hain zuzen ere, RFETeko Taekwondoko gerriko beltzen azterketa berria azalduko duena.
Informazio gehiagorako: https://www.fetaekwondo.net/