TAEKWONDO Hace 3 años

"Test Match" Aragoin kadete eta junior selekzioentzat

"Test Match" Aragoin kadete eta junior selekzioentzat

Taekwondoko Aragoiko Federazioak Nafarroako Federazioari gonbidapena egin dio “Test Match”-ean parte har dezan, kadete eta junior borroka-kategorietarako. Datorren larunbatean, apirilak 23, izango da, Calatayudeko Udalaren Kirol Pabiloian.

Taldea, Marko Echeverría, Mikel Arrondo eta Andoni Baringo teknikari dituela, Nafarroako zazpi klubetako hamar lehiakidek osatuko dute.

Kadeteen norgehiagokarako, bost mutil eta hiru neska daude aukeratuta; junior txapelketarako, berriz, bost izango dira mutilen kategorian eta zortzi nesken kategorian.


Ordezkatutako taldeak: Valle de Egüés; TKD Garés; Castejón; San Juan, Bargagain, Mendialdea eta Rochapea.

 

Erantsitako bi dokumentu hauetan informazio gehiago aurkituko duzu.

 

📄 Documentos relacionados