Erkuden Jinxin Moreno Muñozek Brontzezko Domina eskuratu zuen joan den larunbatean Jaengo Olivo Arena Kirol Jauregian egin zen Espainiako Junior Borroka Txapelketan.
Altsasuko Bargagain Klubeko taekwondistak -44 kilo kategorian parte hartu zuen eta hirugarren postua lortu zuen.
Erkudene Mikel Arrondok, Luismi Moralesek eta Marko Echeverríak zuzendutako taldearen parte izan zen. Berarekin podiumera igo ezin izan ziren sei neska eta bost mutilek osatu zuten aipatutako taldea:
• Martina Campo Mauleón (-63 kilo)
• Irune Jiménez Iturralde (-63 kilo)
• Nicole Forgan Osés (-59 kilo)
• Azahara Treto Ventura (-55 kilo)
• Maider Jiménez Iturralde (-52 kilo)
• June Nsangu Morales (-49 kilo)
• Aimar Valencia Expósito (-78 kilo)
• Álvaro Fernández Borrego (-68 kilo)
• Iñigo Zunzarren Elverdin (-63 kilo)
• Eneko Navascués Landa (-59 kilo)
• Eneko Cruchaga Sanz (-48 kilo)